Antonio Muñoz Molina bere azken liburua aurkeztuko du asteartean Bidebarrietan

CULTURA


Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Antonio Muñoz Molina idazlearen Tus pasos en la escalera (Seix Barral arg.) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, EKAINAREN 18an. Suspense psikologikoko eleberria da.

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Elvira Lindo idazleak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Tus pasos en la escalera suspense psikologikoko eleberria da, eta oroimena, arrazoia eta beldurra dira errealitate ukigarria zehazten duten elementuak. Modu leunean, pixkanaka, Antonio Muñoz Molinak erakusten du, mikroskopio baten lentetik begiratuta, errealitateak, gure bizitzei buruz geure buruari horrenbesteko kontuarekin kontatu dioguna eraitsi dezaketen arrakalak erakusten dituela.

Kontakizuna Lisboan girotzen da, egilea gaur egun bizi den hirian, hain zuzen ere. Gizon batek ilusioz beteta aurreratzen du emaztearekin elkartzeko unea, Lisboako etxe berriko prestakuntzei azken ukituak ematen dizkion bitartean. Atzean geratu da New Yorken bizi izandako garaia, irailaren 11ko oroitzapen ezabaezinak markatutakoa. Gizona aurreratu egingo da mudantza egiteko, eta Ceciliak, oroimena eta beldurra arautzen dituzten mekanismo neuronalei buruzko proiektu zientifikoaren leku aldaketa antolatuko du. Lisboako auzo lasaiak, gizonak xehetasun osoz prestatu gura duen etorkizunaren promesa eskaintzen du. Baina, bilatutako babeslekua eta errutina lasaigarriena ere nahasgarriak izan daitezke mehatxu ezezagun baten susmoak itxaronaldia asaldatzen duenean.

Antonio Muñoz Molinak (Ubeda, Jaen, 1956) kazetaritza ikasi zuen Madrilen, eta Artearen Historian lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Narraziogintzan egin duen lan luzean liburu hauek aipa daitezke: Beatus Ille (1986 eta 1999), El invierno en Lisboa (1987 eta 1999), Kritikaren Saria eta Literatur Sari Nazionala irabazi zituena, biak ere 1988an, Beltenebros (1989 eta 1999), El jinete polaco (1991, 2002), 1991n Planeta Saria irabazi zuena eta berriro ere Literatur Sari Nazionala 1992an, Los misterios de Madrid (1992 eta 1999), El dueño del secreto (1994), Nada del otro mundo (1994), Ardor guerrero (1995), Plenilunio (1997), Carlota Fainberg (2000), En ausencia de Blanca (2001), Ventanas de Manhattan (2004), El viento de la Luna (2006) eta Sefarad (2001, 2009).

1995etik Espainiako Errege Akademiako kide da, eta 2013an Letren Asturiaseko Printzea Saria irabazi zuen. Hainbat komunikabidetan aritzen da kolaboratzaile gisa, horien artean Babelia kultur gehigarrian

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Ver más

  • Responsable: Yolanda Couceiro Morin.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Ionos que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.